Nahuel Tenagliak Alavesen jarraituko du datozen hiru denboraldietan
Nahuel Tenagliak eta Alavesek kontratua luzatzea erabaki dute 2029ra arte, asteazken honetan klub babazorroak jakinarazi duenez. 2022an Gasteizera iritsi zenetik, 130 partida ofizial jokatu ditu Gasteizko taldearekin: horietan, zazpi gol sartu ditu, sei asistentzia esanguratsu egiteaz gain. Halaber, denboraldi honetan, minutu gehien jokatu dituen bigarren jokalaria da futbolari argentinarra, LaLiga Ea Sporsten 1170 minutu pilatu baititu.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.