"Geroa, hemen" zikloa: "Gorputzak" (Alaine Agirre, Patxi Zubizarreta eta Irati Goikoetxea)

"Geroa, hemen" zikloa: "Gorputzak" (Alaine Agirre, Patxi Zubizarreta eta Irati Goikoetxea)

Gertaeraren datuak

Non

BBK Kuna

Noiz

26/03/2024

Iaz bezala, aurten ere Geroa, hemen egitasmoa antolatu du EIEk, BBK Kunaren babesarekin. Urte osoan zehar hainbat solasaldi eta ikastaro antolatuko dituzte Elkarteko bazkide diren idazleen parte-hartzearekin. Lehena martxoaren 26an izango da, Bilboko Kuna espazioan, arratsaldeko 19:00etan. Alaine Agirre, Patxi Zubizarreta eta Irati Goikoetxea etorkizuneko gorputzen inguruan jarriko dira berbetan. Besteak beste, honako galdera hauen inguruan egingo dute hausnarketa: Nola biziko dugu gorputza etorkizunean? Identitatearekin lotuko al dugu? Zein izango dira erreferente estetikoak? Ziborg gorputzak izango al ditugu?

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak