Bideoforuma: "Lesvisibles"

Gertaeraren datuak
Antolatu du
lasinsorga.com
Non
La Sinsorga, kulturgune feminista
Noiz
25/04/2024
Ostegunean, apirilak 25, 19:00etan, Lesvisibles dokumentala jarriko digute Aldarteko lagunek. Dokumental honek, LGTBI+ memoria historikoa berreskuratzen du, frankismo garaian Euskadin nerabezaroan eta gaztaroan bizi izan zIren zazpi emakumeren testigantzen bitartez; hauek lesbiana eta feminista gisa sozializatu ziren, testuinguru errepresibo eta guztiz lesbofobo batean. Mugimendu feminista baten lehen uneetako kide diren emakumeak dira. Sexu-askatasuna eta emakumeek nahi zuten sexualitatea izateko eskubidea indarrez aldarrikatu zituen mugimendua, hain zuzen.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.