Patricia Simón kazetari eta idazleak hogei urtetik gora eman ditu krisialdi humanitarioei, migrazioei eta gerrei buruzko informazio-lanetan. Oraingo honetan, gogoeta egingo du giza eskubideen urraketen inguruan, eta gure agintarien erabaki politikoek egungo gatazka handietan dituzten ondorioei buruz. Hizlaria: Patricia Simón
Kazetaria, nazioarteko harremanetan espezializatua; batez ere giza eskubideen eta genero-ikuspegiaren alorretan aritzen da. Bere lana La Marean argitaratzen da erregularki; horrez gain, zenbait hedabideren kolaboratzailea da: Cadena SER, 5W aldizkaria, Carne Cruda, El País, Píkara Magazine. . .
Hauek dira Patriciaren azken bi liburuak: Lo que la guerra transforma. Crónica desde Ucrania (Flash, 2022) eta Miedo. Viaje por un mundo que se resiste a ser gobernado por el odio (Debate, 2022).
Aurkezlea: Susana Alfonso Acebo, Gasteizko Udaleko Kiroleko, Osasuneko eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendaria. 2024ko Fokuan -en programazioa kontsultatu esteka honetanHitzaldia streaming bidez ere ikus daiteke:
Fokuan 2024: "Nazioarteko Kazetaritza eta Giza Eskubideak: Ukraina, Sahel eta Gaza"

Gertaeraren datuak
Antolatu du
www.vitoria-gasteiz.org
Non
Europa Biltzar Jauregia
Noiz
06/06/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.