Clown Zorrotza 2024: "THE ONE & the one"

Gertaeraren datuak
Antolatu du
bilbao.eus
Non
Azoka Parkea (Zorrotza)
Noiz
01/06/2024
2024ko Clown Zorrotza jaialdiaren barruan. Bilboko Udalak "Clown Zorrotza" programaren edizio berri bat antolatuko du, Zorrotzako Azoka Parkean egingo diren bost ikuskizunekin. Aurten ekimenean parte hartzen duten bost konpainietako bakoitzak publiko guztiari zuzendutako ikuskizunak aurkeztuko ditu, clown-aren diziplina erabateko protagonista delarik. Hitzordu guztiak doakoak izango dira eta adin guztietako pertsonek horietaz gozatzeko pentsatuta daude. Amaitzeko, ekainaren 1ean 20:00etan, Colette Gomette eta Anna De Lirium artistek "THE ONE & the one" eskainiko dute, bi izaki xaloren portaeraren arteko kontrastearen bidez giza harremanen konplexutasunak erakusten dituen emanaldia. Bata handia eta bestea txikia. Bata indartsua eta bestea argal-argala. Efektu komikoa nabarmena da, nahiz eta haien arteko harremana ezin den desberdintasun horretara mugatu, inondik inora ere. Batak inteligentetzat du bere burua, eta bestea hori sinesteko nahikoa inozoa da. Anna handia maitasunez betetako bola bat da: edozein gauza egiteko prest dago besteak kasu egin diezaion; Colette txikiak, berriz, askatasuna eta autonomia nahi ditu, baina ez da eskatzeko gai. Indargune bi: batarena tamaina, bestearena azkartasuna. Lotuta daude, yina eta yanga bezala: elkarren beharra dute, baina beti daude distantzia egokiaren bila. Gizaki egiten gaituen horren isla dira, eta giza harremanen gorabeherak erakutsiko dizkigute. Gehiegizko adeitasunak, ezkutuko nahiek eta egozentrismoak haien arteko adiskidetasuna zapuztuko dute. Izaki lelo hauek hunkitu egingo gaituzte, eta unibertsaltasunera iritsiko dira. - Clown Zorrotza 2024: egitaraua (pdf)
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.