"LIBURUAREN ARBOLA"

"LIBURUAREN ARBOLA"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

barakaldo.eus

Non

Ceferino del Olmo Udal Erakusketa Aretoa

Noiz

03/04/2024-etik 26/04/2024-era

Erakusketa hau Euskararen Etxeak antolatu du, eta Gorka Arrese kazetari eta editorea (Zarautz, 1965) da komisarioa. Erakusketaren helburua liburua bera zer den ulertzea eta haren garrantzia azpimarratzea da. Erakusketak liburuaren zati nagusiak erakutsiko dizkigu, hala nola, letraren anatomia, testuaren fisiologia eta liburuaren biologia, eta liburuan parte hartzen duten eragileak aztertuko ditu, besteak beste, idazlea, editorea, irakurlea eta inprimategia. Gainera, lagungarria izango da herritarrak euskal literaturara eta argitalpen-ekoizpenera hurbiltzeko, Bizkaikoari arreta berezia jarriz. Erakusketak liburuaren izaera azalduko du: hizkia, idazketa, diseinua eta inprimaketa. Hizkien anatomia, testuen formak, liburuaren atal desberdinak eta nola izendatzen ditugun euskaraz ezagutzeko aukera izango dugu.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak