Ingeniaritzako ikasleak ospitaleko kirofanoetan

Ingeniaritzako ikasleak ospitaleko kirofanoetan
OSPITALERA BISITA Ingeniaritzako ikasleak ospitaleko kirofanoetan

Ingeniaritza Biomedikoa Graduko 3. mailako ikasleek Osakidetzako Arrasateko ospitaleko kirofanoak bisitatu dituzte 2025·12·15



Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritzako ikasleek hainbat bisita egiten dituzte ikasturtean zehar beraien espezialitatearekin erlazionaturiko enpresa edo erakundeetara. Hezkuntza praktikoan oinarritzen den hezkuntza modeloa ardatz hartuta, ikasgaietan landutakoa errealitatean nola aplikatzen den ikustea da bisita hauen helburua.

Ingeniaritza Biomedikako Graduaren kasuan, hirugarren mailako ikasleek Arrasateko ospitaleko kirofanoak bisitatzeko aukera izan dute Iñigo Miranda Debagoieneko ESI-ko ingeniariaren eskutik. Bisitaren helburua kirofanoetako mahai kirurgikoen askatasun graduak ezagutu eta hauek automatizatzeko aukerak aztertzea izan da, horrela mahai kirurgikoen diseinuari eta kontrolari lotutako alderdi garrantzitsuak ezagutuz. Proiektua

Mondragon Unibertsitateko ingeniaritzetan, seihileko bakoitzean ikasgai guztiekin lotura duen proiektu praktiko multidiziplinar bat garatu behar izaten dute ikasleek. Seihileko honetako proiektuan ebakuntza ezberdinetarako mahai kirurgikoak diseinatu eta automatizatu beharko dituzte, beraz bisitan ikusitakoa oso erabilgarria izango da proiektuan aplikatzeko.

Proiektu hau aurrera eraman ahal izateko, ikasleek seihilekoan landutako ezagutza praktikara eraman beharko dute. Zehazki, ikasgai hauetan landutakoa: medikuntza ekipamentuen fabrikazioa, medikuntza ekipamentuen diseinu mekanikoa, medikuntza ekipamentu teknologikoak, kontrol teknologiak eta robotika etab.

Mila esker Debagoieneko ESIri, eta batez ere Iñigori, bere azalpen guztiengatik!

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak