El tiempo entre costuras María Dueñasen izenburu bereko eleberrian oinarritutako musikal handia da. Afrika iparraldeko Espainiako kolonietan eta Gerra Zibilaren aurreko hilabeteetan girotuta, jostun gazte baten istorio ezin interesgarriagoa kontatzen du, maitasuna eta intriga politikoa nahastuz. El tiempo entre costuras abentura zirraragarria da, zeinean goi-mailako joskintzako lantegiak, hotel handien glamourra, konspirazio politikoak eta zerbitzu sekretuen misio ilunak nahastu egiten baitira maite ditugunekiko leialtasunarekin eta maitasunaren botere geldiezinarekin.
Eleberriaren arrakastaren ondoren, Antena 3 kateko telesaila etorri zen eta, orain, musikal hau, zeinak arrakasta handia eta publikoaren harrera ona lortu baititu Estatuko antzokietan barrena egindako biran, Beon Entertainment-en eskutik. Artistak: lba Cuartero, Cristina Picos, Jan Forrellat, Teresa Alba, Gema Bastante, Paco Arrojo, Rodrigo Blanco, Noemi Mazoy, Alberto Vázquez, Gustavo Rodríguez, Aurora Frías, Patricia Carlos de Vergara, julio Morales, Pedro Estrada, Pedro Abad, Esther Santaella, Camila Puelma
Konpainia: Beon producciones
Zuzendaria eta koreografia: Federico Barrios Fierro
Argitazpen-diseinua:Felipe Ramos
Eszenografia: Ricardo S. Cuerda
Testua: Félix Amador
Musika-konposizioa: Iván Macías
"El tiempo entre costuras, el musical"

Gertaeraren datuak
Antolatu du
www.vitoria-gasteiz.org
Non
Gasteizko Principal Antzokia
Noiz
27/06/2024-etik 30/06/2024-era
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.