Alavesek Kopako final-hamaseirenetarako txartela lortu du lanak eman dizkion Portugaleteren aurka (0-3)

Alavesek Errege Kopako final-hamaseirenetako kanporaketarako txartela lortu du Portugaleteri 0-3 irabazita La Florida futbol-zelaian. Portugaleteko taldeak, harmailak bete dituzten etxeko zaleen bultzadarekin, gasteiztarrei lanak eman dizkie, baina ez da nahikoa izan Eduardo Coudetek zuzentzen duen taldea gainditzeko. Prestatzaile argentinarrak urte bat bete du gaur arabarren aulkian. Alavesek bikain hasi du norgehiagoka; izan ere, bigarren minutuan, Carlos Vicente galiziarrak pase luze bat kontrolatu du Portugaleteko area barruan, eta jaurtiketa aparta egin du, 0-1ekoa egiteko. Hala ere, minutuek aurrera egin ahala, talde babazorroa apur bat erlaxatu da eta Portugaletek berdinketa lortzeko aukeraren bat edo beste izan du. Gasteiztarrek 0-2koa egiteko abagune argia izan dute, baina Ibon Gonzalez Portugaleteko atezainak Toni Martinezen jaurtiketa oinarekin aldendu du. Beraz, markagailua ez da gehiago mugitu atsedenaldia baino lehen. Bigarren zatian, aurrelari babazorroak gola sartzeko beste aukera bat izan du Ibon Gonzalezen aurrean, baina Portugaleko atezainak oinarekin atera du berriro bere jaurtiketa. Alavesen area barruan jokaldi polemiko bat izan ostean, talde gasteiztarraren bigarren gola iritsi da. Toni Martinezek baloi bat lapurtu du eta bere erdiraketa Portugaleteko atzelari batek bere atean sartu du. Aurreko jokaldian, epaileak txartel horia atera dio etxekoen jokalari bati, area barruan bere burua ustez botatzeagatik, baina kontaktua egon zitekeen eta penaltia adierazi. Ia 90. minutuan Toni Martinezek ona egin du 'hirugarrenean bai' esamoldea, izan ere, bere hirugarren aukeran gola egin du, arabarren hirugarren gola eginez eta norgehiagoka itxiz. Fitxa teknikoa:0 - Portugalete: Ibon Gonzalez; Gonzalo Alfaro, Ander González, Oier del Cura, Gorka Tapiador (Corres, 75. m), Iñaki Recio; Iker Llamazares, Yeray Cuello (Andoni Perez, 75. m): Pedro Belar (Lete, 66. m), Gorka Crespo (Iñaki Bilbao, 82. m); eta Xabi Gomez (Alex Perez, 66. m) . 3 - Alaves: Raul Fernandez; Egoitz Muñoz, ProMoussa Diarra, Protesoni, Yusi Enriquez (Xanet Olaiz, 89. m); Vicente, Guevara (Blanco, 63. m), Guridi (Ibañez, 63. m), Aleña (Izei Hernandez, 84. m); Toni Martinez eta Mariano (Mañas, 63. m). Golak: 0-1, 2. m: Carlos Vicente. 0-2, 71. m: Tapiadorrek, bere atean. Epailea: Alejandro Muñiz (Galiziako Batzordea). Portugaleteko Del Curari (36. m) eta Alex Perezi (70. m), eta Alaveseko Guridiri (21. m), Marianori (34. m) eta Yusiri txartel horia atera die. La Florida (Portugalete) futbolz-zelaia lepo bete da. 3. 000 ikusle izan dira, horien arten, Alaveseko 200 zale inguru.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak