Muntteri AEK euskaltegiko kideak hasi dira 24. Korrika prestatzen

Petoak, kamisetak, jertseak, biserak. . . eta baita galtzerdiak ere! Kolore berezia hartu du Muntteri AEK euskaltegiak Kolorea, eta usaina ere bai: 24. Korrikarena, hain justu ere. 'Euskara gara' lelopean Euskal Herria alderik alde zeharkatuko duen euskararen aldeko ekimen erraldoi hori prestatzen hasiak dira Geltoki kaleko 17. zenbakiko bulegoan. Lasterketa martxoaren 19tik 29ra aurrera eramango dute, Atharratzetik Bilbora. Lasarte-Oriatik noiz igaroko den iragarriko dute, baina ez orain, urte berria hasterakoan baizik.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak