ELGOIBARKO ZINE KLUBA: LABURBIRA 2024

ELGOIBARKO ZINE KLUBA: LABURBIRA 2024

Gertaeraren datuak

Non

Herriko Antzokia

Noiz

24/04/2024

Laburbiraren aurtengo edizioak Durangoko Zugaza zineman apirilaren 11an egingo den aurre-estreinaldiarekin hasiko du bere ibilbidea. LABURBIRA, euskaraz sortu eta ekoitzitako film laburren zirkuitua da eta aurten bere 21. edizioa beteko du. 2 helburu nagusi ditu LABURBIRAK: euskal zinemagintza hauspotzea batetik, zinemagileoi zuen lanak erakusteko aukera emanaz, eta herritarrei euskaraz sortutako film laburrak ezagutaraztea, bestetik. 20 urteotan bide arrakastatsua egin du LABURBIRAK: euskal zinemagintzaren erakusleiho erreferentziala bihurtu da, eta zirkuito egonkor eta zabal bat eskaintzen duen neurrian, industria osoaren pizgarri moduan ere eragiten du. Aurtengo ediziora 22 lan aurkeztu dira eta horietarik, 8 film hautatu dira herriz herri ikusi ahal daitezen. Orotara, 87 minututako film-labur sorta ikusgarria osatu da ikusleei ahalik eta emanaldi aberasgarriena eskaini asmoz. Denetariko lanak aurkitu daitezke bertan, eduki zein estiloz, horietako asko jada zenbait zine jaialditan saritutako lanak. Hauxek, hurrenez hurren, aurtengo edizioan ikusgai izango diren film-laburrak:- DENA ASMATUTA DAGO (Jone Arriola)
- KATALINAREN ZORIA (Guillermo Ordás)
- ERRO (Amaia Lejarreta)
- BABESA (Ander Iruretagoyena)
- MUNDU BERRI BAT (Mikel Alvarez)
- ZIRRARA (Ane Cuesta)
- TALKAK (Ilune Diaz eta Jordi Nuet)
- BETIZU BURU (Ander Iriarte)Emanaldiak antolatzeko eskaerakLaburbira edozein herritan antolatu daiteke, eta elkarte zein udalen izen-ematea zabalik dago webgunean martxoaren amaiera arte. Bertan aukeratu dezakete antolatzaileek apirilaren 12tik maiatzaren 12ra bitartean zein egunetan eta non antolatu nahi duten emanaldia. Horretaz gain, sortzaile eta ikusleen arteko harremana erraztu eta sendotu asmoz, zuzendariekin solasaldiak antolatzeko aukera ere badago proiekzioaren barruan.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak