"Photo editing as visual language" tailerra, Jason Fulfordekin

"Photo editing as visual language" tailerra, Jason Fulfordekin

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.donostiakultura.eus

Noiz

01/06/2024-etik 02/06/2024-era

Jason Fulford-ek eskainitako tailer hau batez ere praktikoa izango da. Bertaratzen direnek ikusizko lengoaiarekin eta irudien arteko loturarekin esperimentatuko dute joko eta ariketen bidez. "Leku guztietan gramatika mistiko bat dago. Gramatika. Ez du gizakiak bakarrik hitz egiten, unibertsoa ere hitz egiten du, dena hitz egiten du, hizkuntza amaigabeak". -Novalis"Has gaitezen argazki guztiak anbiguoak direla dioen premisatik: irudia finkoa da, baina esanahia arina da. Irudia beti dago beste zerbaitekin lotuta: beste irudi bat, hitzak, aurkezteko modua edo ikuslearen aldartea eta memoria. Orain narrazioaren aukerak zabaltzen dira. Irudi baten irakurketan eragiten saia daiteke. Testuingurua argazkiari atxikita doakion anbiguotasunarekin jolasteko edo mezu bat argitzeko erabil daiteke. Jolas eta ariketa zorrotzen tailer praktiko honetan, gai horiekin eztabaidatu eta esperimentatuko dugu. Parte-hartzaileek burua irekita etorri behar dute, umorea eta lanerako etika sendoa. Dena aurreikusitakoaren arabera badoa, denak irtengo dira tailerretik pentsatzeko eta irudiekin lan egiteko tresna multzo berri batekin. " Jason FulfordMatrikula egindakoan, tailerra prestatzeko jarraibideak emango dira. Parte-hartzaileek ariketak egiteko material propioa ekarri ahal izango dute. Jason Fulford-ek hitzaldia eskainiko du museoan ekainaren 4an: My phoptography. Informazio praktikoaIraupena: 16 ordu. DKko bazkideek % 10eko deskontua izango dute matrikulan eta ikasleek % 25ekoa. Langabezia egoeran dauden bi pertsonarentzako doako plazak gordeko dira. Langabezia egoeran dauden bi pertsonarentzako doako plazak gordeko dira 943 481580 telefonora deituz martxoaren 31era baino lehen. Eskaintza berezia:Jason Fulforden tailerrean matrikula + Magali Avezouren tailerrean matrikula (apirilak 27-28) 240 euroko prezio bakarrean + dagokion deskontua. Eskuratu ikastaroak eskaintza bereziarekinGabriela Cendoya Bergareche Collection programaren barruan dago jarduera hau. Antolatzaileak: San Telmo Museoa, GCBC. Laguntzailea: Getxophoto. Matrikulazio azken eguna: 2024 ko maiatzaren 31, 10:00etan.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak