INOREN ERO NI + ZAUNKA, Peña La Bota Lizarra

INOREN ERO NI + ZAUNKA, Peña La Bota Lizarra

Gertaeraren datuak

Antolatu du

PEÑA LA BOTA

Non

C. Valdeallin

Noiz

04/02/2023

INOREN ERO NI + ZAUNKA

Data: 04-02-2023

Lekua: Peña La Bota (Estella-Lizarra)

Ordua: Puertas 22h - Inicio 22:30h

Prezioa: 10€/12€

Sarrerak: Bar Berri, Katxetas, Ametsa, Ino Liburudenda






INOREN ERO NI

Duela hamasei urte hasitako bidean, Inoren ero nik egindako azken urratsa dugu oraingo il Cercatore di perle hau. Urrats bat gehiago, gero eta izendatzeko zailagoa den bide beharbada bihurri, baina, edozein kasutan, guztiz koherente batean. Hasierako Inoren ero ni izeneko Lp-az mintzatzean, hardcore-a aipa bazitekeen ere, hurrengo diskoetan rock mota horretatik urrundu eta bide propioa urratu du taldeak. Diskoz disko egin du aurrera, Il Cercatore di perle honetara heldu arte. Tartean kide aldaketa garrantzitsuak (Mariano Drakeren ordez, Guantxe Mikelen partez) eta saio asko egon dira. Hasierako erritmo azkarrak moteldu eta biderkatu egin dira musikaren nabardurak, ugaritu giro aldaketak. Bilakaera horren ondorio zuzena da Il Cercatore, nire ustez, taldearen orain arteko emaitzarik bikainena eta, batez ere, pertsonalena. Eta nago kantu sorta honi eman dioten izena nahita eta propio eman diotela, inola ere ez halabeharrez, ederki jasotzen baitu taldearen funtsezko filosofia, sorkuntzari dagokionez: Il cercatore, bilatzailea, alegia. Bila eta bila aritu ondoren, lau perla eder aurkitu ditu taldeak, lau ale distiratsu, horietako bakoitzaren distira ezberdina izanagatik. Ikus ditzagun banan-banan.




ZAUNKA

Gure proposamena gehienbat musikala den arren, antzesmen, umore, inprobisazioari eta proposamen eszenikoari generalean leku duina eskeintzen diogu. Karlaren ahots boteretsua, Albaren gitarra eta (beste) Albaren pianoa edota perkusioa nahasten eta elkarbanatzen ditugu; gure arteko elkarrizketa musikal bat sortuz, elkar disfrutatuaz eta publikoari gurekin disfrutatzeko gonbitea eginez. Abesti propioak eta bertsioak egiten ditugu, gure youtube kanalean eta instagramen ikus dezakezuen bezala. Estilo aldetik, ez gara definitu nahi: “punks, folklóricas, románticas”, “mamarratxas pero buenas mutxatxas” eta “habas frescas rural stayla” dira gure leitmotiv-ak. Abesti propioetan, reggae, kunbia, reggaeton eta rumba flamenkoaren arteko fusioa egiten dugu, funki ukitu batzuekin. Bertsioetan, Zea maysen rocketik, Paquita la del barrioren rantxeretara mugitzen gara. 

Baina guretzat ere ekintza politiko bat da oholtza gainean egotea; eszenatokia espazio publikoa den heinean, botere-espazio bat non emakumeak* eta euskara ez diren hegemonikoak, ekintza politiko gisa hartzen dugu espazio hori okupatzea, gure ahotsak ere entzun daitezen.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak