"Bakardade Ikusezina" erakusketak biztanleria osoari eragiten dion epidemia isil bat jartzen du mahai gainean, horren aurka jardutea gehiago kostatzen zaigularik zahartu ahala: adinekoen nahi gabeko edo gura bako bakardadea. Kanpainaren asmoa gero eta nabarmenagoa den gizarte-arazo bat agerian jartzea da, kontzientziatzeko eta ekintzara deitzeko azken helburuarekin. Beharrezkoa da arazoari banakako erantzukizunetik heltzea, gizarte gisa zelan eragiten digun ezagutuz eta gure lotura komunitario eta sozialak sendotzen lagunduz, zainketak eta elkartasuna gure bizitzan balio garrantzitsu bihurtuz. Jarduera honetan 'Mercedes’ eskultura hiperrealista, Bakardade Ikusezina kanpainaren ardatz nagusia, erakutsiko da, bi astez udalerri bakoitzean. Adinekoen Nazioarteko Egunaren harira Antolatutako Jardueren Egitaraua:Irailaren 10etik 26ra: “Mercedes bakardade ikusezina” erakusketa
Instalazioak “Mercedes” eskultura hiperrealista eta zazpi panel informatibo izango ditu, nahi ez den bakardadearen errealitatea testuinguruan kokatuz eta gogoeta eta elkarrizketa soziala sustatuz gai garrantzitsu honen inguruan. Ordutegiak:Goizak: 11:00etatik 13:00etaraArratsaldeak: 18:00etatik 20:00etaraIrailaren 14 eta 21eko larunbatak: 11:00etatik 13:00etaraIrailaren 12an, osteguna: Bakardadearen murala sortzea
Dinamizazio jarduera honek eskulturak eragiten duen bakardadeari buruzko iritziak eta sentimenduak jasotzea du helburu, gai hau elkarrizketa sozial eta komunitariora hurbilduz. Paperezko horma handiak jarriko dira eskulturaren inguruan, eta askotariko materiala eskainiko da bertaratutakoek murala nahi duten moduan bete dezaten, beren hausnarketak eta emozioak adieraziz. Ordutegiak:Goiza: 11:00etatik 13:00etaraArratsaldea: 18:00etatik 20:00etaraIrailaren 26an, osteguna: Kafe-tertulia - Bakardadeari ahotsa jarriz
Nahi ez den bakardadeari buruzko iritziak, bizipenak, hausnarketak eta proposamenak entzuteko eta trukatzeko espazio ireki eta parte-hartzailea. Parte hartzeko aurrez izena ematea beharrezkoa da, irailaren 23a baino lehen. Ordutegia: 18:00 – 19:30Lekua: San Agustin Kultur Gunea (San Agustinalde Kalea, 12, Durango). Informazio gehiago nahi izanez gero, interesdunek Durangoko Adinekoen Udal Zentrora jo dezakete, Pablo Pedro Astarloa kalea 1 - 2º, Durango. Halaber, 94 465 74 51 telefonora deitu edo adintek@durango. eus helbide elektronikora idatzi dezakete.
"Invisible Soledad"

Gertaeraren datuak
Antolatu du
durango.eus
Non
San Agustin Kultur Gunea
Noiz
09/09/2024-etik 26/09/2024-era
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.