Zerocalcare-ren "Basoa basamortuaren kontra - Mundu guztiaz hitz egiten duen auzo-istorioa", euskaraz

Malatesta PGK Iruñeko Txantreako jatetxe txiki autogestionatua da, pizza zatiak eta garagardo artisauak zerbitzatzen dituena. Aurten Erromako Quarticciolo auzo herrikoiko Il Birrificio del Quarticciolo garagardotegi independentearekin elkarlanean garagardo bat atera dute, etiketan Zerocalcareren marrazkiak dituena. Eta horrez gain, Quarticciolo Ribelle-k ateratako egile horren beraren Basoa basamortuaren kontra - Mundu guztiaz hitz egiten duen auzo-istorioa komikia atera dute, EHKoop garagardo kooperatibarekin batera.

Komikian auzoaren arazoez hitz egiten da (denden ixteaz, etxeen abandonatzeaz, drogez. . . ) eta nola autoantolakuntza den bidea hori konpontzeko eta ez interbentzio politiko-poliziala (zeinak sarri autoantolakuntza desegiten duen. . . ). Guztia Zerocalcareren ohiko estiloan.

Komikiaren salmentarekin bildutako diru guztia Quarticciolo auzora bideratuko da, hango proiektu komunitario eta autogestionatuak laguntzera.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak