Sex-Sua, tentaziorako gonbitea

Sex-Sua, tentaziorako gonbitea
“Disimuluz ezker eskua nire lo-zakuan sartu dut eta eztanda egitear dagoen haragizko panpina ferekatzen hasi naiz. Ez dut uste konturatu denik, biharamuneko mendi-bueltari buruz hizketan jarraitzen du hitz eta pitz. Nik, berriz, ezin dut bere gorputz biluzia burutik kendu; suabe-suabe larrua jotzeko galdegingo nioke. Dagoeneko beranduegi da, halere, nire eskua arinegi doa nire pentsamenduen aldean”.

Elkar argitaletxearen eskutik Karlos Aretxabaleta Txapel-ek kaleratu duen lan honetan, gazteengan pentsatuz idatzi dituen bederatzi ipuin erotiko aurkituko ditugu. Sentimenduak eta irrikak azaleratuz, adin eta genero aniztasuna aintzat hartuz, irakurlearen zentzumenak asaldatzea dute ipuinok helburu. “Tentazioari ihes egiteko modu bakarra tentazioan bertan erortzea da”, gogorarazten digu egileak Oscar Wilde idazlearen esaldia ekarriz.

Aretxabaletak, Kaixomaitiak antolaturiko ipuin erotikoen lehiaketa irabazi du, eta badu eskarmentua literatura genero honetan; baita poesian ere, Hitz margotuak poema liburuarekin, besteak beste.

Dagoeneko eskuragai dago liburu dendetan. Informazio gehiago aurkitu dezakezue Elkar argitaletxearen web atarian.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak