Alaves-Sevilla, Eibar-Elx, Huesca-Osasuna, Eldense-Reala eta Ourense-Athletic, Kopako final-hamaseirenetan

2025-2026 denboraldiko Errege Kopako final-hamaseirenetan, txapelketan dauden euskal taldeek kanporaketa hauek izango dituzte: Alaves-Sevilla, Eibar-Elx, Huesca-Osasuna, Eldense-Reala eta Ourense-Athletic. Horrela zehaztu du Madrilen eguerdian egin duten zozketak; kanporaketak abenduaren 16an, 17an edo 18an jokatuko dituzte, partida bakarrean. Horrenbestez, Alavesek eta Eibarrek Lehen Mailako aurkariak izango dituzte; Alaves-Sevilla da, hain zuzen, maila goreneko taldeen arteko kanporaketa bakarra. Huesca, alegia, Osasunaren aurkaria, Bigarren Mailan dabil, eta Eldense eta Ourense, hau da, hurrenez hurren Realaren eta Athleticen arerioak, Bigarren RFEF mailan dabiltza denboraldi honetan. Hauek dira Errege Kopako final-hamaseirenetako kanporaketak:Ourense-AthleticAtletico Baleares-Atletico MadrilCF Talavera de la Reina-Real MadrilGuadalajara-BartzelonaMurtzia-Real BetisEldense-RealaBurgos-GetafeCultural Leonesa-LevanteEibar-ElxDeportivo-MallorcaRacing Santander-Vila-realSporting Gijon-ValentziaHuesca-OsasunaGranada-Rayo VallecanoAlbacete-CeltaAlaves-Sevilla

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak