Danbolin Dantza eta Musika Emanaldiak

Danbolin Dantza eta Musika Emanaldiak

Gertaeraren datuak

Antolatu du

orio.eus

Non

Orioko Kultur Etxea

Noiz

14/03/2024-etik 22/03/2024-era

ProgramaDanbolin Musika eta Dantza Eskolako ikasleek hainbat emanaldi egingo dituzte martxoan, 2. hiruhilekoari amaiera emateko. Musika-ikasle txikien emanaldiak4, 5 eta 6 urteko haurrek Musika eta Mugimendua lantzen dute ikasturte osoan, eta orain arte ikasitakoa senide eta lagunei erakutsiko diete emanaldietan. Gainera, Musika Eskolak bertaratzeko gonbita egin nahi die adin horretako seme-alabak dituzten gainerako familiei, haurrek zer lantzen duten jakiteko aukera izango baitute horrela. Hauek izango dira saioak:- Martxoak 18: 5 urtekoak. 17:00etan kultur etxean.
- Martxoak 18: 4 urtekoak. 18:00etan kultur etxean.
- Martxoak 20: 5 urtekoak. 17:00etan kultur etxean.
- Martxoak 21: 6 urtekoak. 17:00etan kultur etxean. Instrumentuko entzunaldiakInstrumenturen bat jotzen ikasten ari diren ikasleek zortzi emanaldi egingo dituzte martxoaren bukaeran: 6 kultur etxean eta 2 Arraunetxen. 7 urtetik gorako ikasleak dira guztiak, eta azken hiletan egin dituzten aurrerapenak ikusi eta entzuteko aukera izango da guraso, senide eta lagunentzat. Hauek izango dira entzunaldiak:- Martxoak 14: Klarinete eta saxofoiko entzunaldia 17:30ean kultur etxean eta tronpeta, flauta eta txistuko entzunaldia 19:00etan kultur etxean.
- Martxoak 15: Pianoko ikasle txikien entzunaldia, 17:30ean Arraunetxen; eta pianoko ikasle helduen entzunaldia, 19:00etan Arraunetxen.
- Martxoak 19: Gitarrako entzunaldia, 17:30ean kultur etxean.
- Martxoak 20: Biolineko entzunaldia, 19:00etan kultur etxean.
- Martxoak 21: Banda Txikiren entzunaldia, 18:15ean kultur etxean.
- Martxoak 21: Perkusioko entzunaldia, 19:00etan kultur etxean. Bandaren elkartrukeaDanbolin Musika eta Dantza Eskolako bandak elkartrukea egingo du Lezoko Tomas Garbizu Udal Musika Eskolako bandarekin. Martxoaren 17an, igandearekin, bi bandek kontzertua emango dute Lezoko Herriko Plazan, 12:30ean, eta martxoaren 22n, ostiralarekin, Orioko Herriko Plazan elkartuko dira, 19:00etan. Ikasleak gogotsu ari dira emanaldiak prestatzen, eta herritar guztiei egin diete bertaratzeko gonbita.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak