2024ko Errenteria 11 Kolore: "Migrantas: Hain gertu eta hain urrun"

2024ko Errenteria 11 Kolore: "Migrantas: Hain gertu eta hain urrun"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

herribizia.errenteria.eus

Non

Errenteriako Emakumeen Etxea

Noiz

15/05/2024-etik 29/05/2024-era

2024ko Errenteria 11 Kolore jaialdiaren barruan. Iritsi berriak diren emakumeek jasaten dituzten egoerei buruz hausnartzeko eta horretaz jabetzeko erakusketa. "Egunero, etxetik atera eta elkar gurutzatzen dugu, akaso lanean edo eskolako atarian agur egiten diogu elkarri, baina etorri berria dela jakin arren, gure egunerokotasunak ez digu zer moduz dagoen galdetzeko paradarik ematen; edota arrotza egiten zaigu, ezberdina, “nahiko lan badut nire arazoekin” pentsatzeraino askotan… Edo akaso zuk pentsatzen duzu; “bizi duena ez da ba erraza izango”, baina ez diozu galdetu, edo ez duzu denborarik izan galdetu eta elkar ezagutzeko. Gure bizilagunek, lankideek eta umeen lagunek egunero pairatzen dituzten bizipenak plazaratu nahi ditu Parean elkartearen erakusketa honek. Horretarako, emakume etorri berrien taldeekin espazioak elkarbanatu eta iritziak jaso eta gero, Iraitz Arabolazak ilustratu ditu emakume etorri berri horiek gaur egun, oraindik ere, gurean entzun eta jasaten dituzten egoerak. Hala, gonbita egiten digu ikusleoi gogoeta egin eta kontzientzia hartzeko, feminismotik elkarri begiratu eta oraindik arrazakeria eta bazterkeria errotuak ditugula konturatzeko; akaso haien ahotsak entzuteak gurea eraldatzeko bultzada emango digulako. "Erakusketaren aurkezpena eta solasaldia maiatzaren 15an 18:00etan Emakumeen Etxean.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak