"TOLOSALDEKO EUSKARAREN HISTORIA SOZIALA"

"TOLOSALDEKO EUSKARAREN HISTORIA SOZIALA"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

agenda.tolosa.eus

Non

Udaletxea

Noiz

21/03/2024

Euskararen Historia Soziala Tolosaldean ikerketa proiektuaren hirugarren zatia aurkeztuko du Galtzaundik Martxoaren 21ean, Tolosako udaletxean, 18. 30etan. Haritz Azurmendi ikerketaren arduradunak erdi arotik, XIX. mendera bitartean Tolosaldeko gizarteak euskararen ikuspegitik izan duen bilakaera azalduko du. Hitzaldi ilustratua izango da, Unai Gaztelumendi marrazkilariak, momentuan hitzaldia ilustratuko baitu, hitzaldian entzundakoarekin egingo duen marrazki handi batekin. Galtzaundi Euskara Taldea 2021ean hasi zen Euskararen Historia Soziala Tolosaldean ikertzeko lanetan. Lehenengo zatian 1936ko Gerratik trantsiziorako tartea aztertu zuen. Bigarren zatian, 1833tik 1936ra bitartean Tolosaldeko gizarteak euskararen ikuspegitik izan duen bilakaera aztertu zuen Hazurmendik eta 2023an heldu dio XIX. mendea eta Euskal Pizkundea aztertzeari.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak