Bizi ala iraun 2024: TELMO TRENOR + BENIZZE

Bizi ala iraun 2024: TELMO TRENOR + BENIZZE

Gertaeraren datuak

Antolatu du

musikazuzenean.eus

Non

Kutxa Kultur Kluba

Noiz

20/04/2024

TELMO TRENOR ‘Z8RTZIKO’Z8RTZIKO Telmo Trenor musikari eta ekoizlearen 3. bakarkako lana da, kasete eta digital formatuetan eskuragarri dagoena. 15 kantuk osatzen dute lana, bi aurpegitan banaturik. Samplegintza da lanaren funtsa nahiz eta sintetizadore ezberdinak ere erabili diren lana osatzeko. Berezitasun nagusia, ekoizpen prozesuan 8 pista besterik erabili direla da, horregatik Z8RTZIKO izenburua, euskal erritmo tradizionalaren antzera. Trenorren esanetan, kantu guztiak era nahiko inpultsiboan egin dira, askotan, piezak aurreko abestiaren elementuekin bat eginez izan dira sortuak, egiturari arreta gehiegirik jarri gabe. Emaitza lan hetereo xamarra da , nortasun sailkaezina duena eta soinu desberdinetan zehar bidaiatzen duena, non Euskal zapore nabarmena duten sampleak, prekusio brasildarrak, baxu funkyak edota arpegio elektronikoak nahasten diren besteak beste. BENIZZEAzaroaren 16an argitaratu da Benizzeren estreinako lana. Beñat Goitiaren (Gasteiz, 1991) proiektu berria duzu esku artean. Montaukekin bi disko argitaratu ostean, mundua aldatu egin da. Ezin gara ezer gertatu izan ez balitz bezala 2019ko moldeetara itzuli. Belaunaldi oso bat ate joka dago, dantzarako gogoz. Bilboko El Tigre Estudioetan Jon Aguirrezabalagarekin grabatu eta nahastutako 7 abestik osatzen dute diskoa. Masterizazioa Xabier Eguiaren esku. Frantziar elektronika, trap zertzeladak, dotorezia alemana eta autotune geruza. Momotxorroak, pasamontañasak, Sarako frontoia, euskal pastela, urrea, intxaurrak eta txanpaina. Badakigu nondik gatozen, baina ez zaigu batere gustatzen nora iritsi garen. Hau berrizteko behar nabarmena dago.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak