ZirKuSS: "Hazia, Sustrai Kapsula"

ZirKuSS: "Hazia, Sustrai Kapsula"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

kutxa.eus

Non

Kutxa Kultur Kluba

Noiz

13/06/2024

LABO GO46 ZirKuSS "Hazia, Sustrai Kapsula"
Zirkoa / dantza / arte plastikoak
60 minutu
LABO GO Sortze-prozesuen erakusleihoa
www. labo. eus

Ekainak 13 osteguna 19:00
Kutxa Fundazioa Kluba, Tabakalera, Donostia.
Sarrerak 3€/5€: https://kutxa. eus/eu/agenda

18:45 Ateak irekitzea.
19:00 Zirkoa, dantza eta arte plastikoak + Solasaldia.

Sinopsia / Fitxa artistikoa:

Bost topaketa, gizartearen bost erakusgarri eta aurkitu ditzazkegun arazoak: sormen-blokeoa, jolasten ikastea, ordenaren eta desordenaren arteko dualtasuna, arau sozialak eta horiek hausteko askatasuna. Hau guztia, Miren eskultore eta performerraren begiradaren eta, batez ere, eskuen bidez adierazita.

Antzezleak: Miren Barrena (artista plastikoa eta sokan akrobaziak), Dominika Krzymowska (oihal akrobaziak), Olivia Bernardo eta Xandre Sierra (eskuz eskuko bikotea) eta Matthias Elgueta (malabareak).
Zuzendaritza: Lander Briones.

Biografia:

ZirKuSS Donostiako zirku, dantza eta antzerki proiektua da. Lander Brionesek Donostiako Udalaren MartxUp proiektura bidalitako proposamenetik jaio zen 2022an. ZirKuSS-ek herritarren parte-hartzea sustatzen du eta sorkuntza-prozesua ikusarazten du, zirku garaikideak lurraldean duen presentzia areagotzeko eta artistei eta azpisektore kulturalei irteera profesionala emateko.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak