"Gatazka armatuak, bakea eta garapena" (Itziar Mujika Chao)

"Gatazka armatuak, bakea eta garapena" (Itziar Mujika Chao)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.eibar.eus

Non

ANDRETXEA (ISASI KALEA 11)

Noiz

23/04/2024

"Gatazka armatuak, bakea eta garapena"Itziar Mujika Chaok, gerrek populazioaren garapenean duten eraginaz hitz egingo du eta baita generoan oinarritutako botere egiturek gerretan eta horien ondorioetan duten eraginaren inguruan, emakumeen garapenean duten eraginean sakonduz. Historian zehar bai gerrak bai bakea oso modu murritzean ulertu izan dira. Analisi eta ikasketa hegemonikoek, boteretsuen interesei jarraituz, bi fenomeno horien elementu zehatz batzuk baino ez dituzte ikusarazi nahi izan. Azken ia hiru hamarkadetan, “bake liberalaren” ikuskera nagusi bihurtu da. Hala ere, eta aldi berean, ikuskera horren aurrean, teoria kritiko desberdinek gatazka armatuen eta bakearen errealitatearen azalpenak asko aberastu dituzte. Teoria horiek –feminismoak barne– gerren kontzeptua zabaldu dute eta, horrekin batera, euren sorrera, zergati, bilakaera eta ondorioen analisia ere bai. Horrek bakearen kontzeptuaren zabalkuntza ere ekarri du, herrien eta pertsonen garapena –hori ere modu zabalean ulertuta– barne bilduz.

Hizlaria: Itziar Mujika Chao. Nazioarteko Zuzenbide Publikoa, Nazioarteko Harremanak eta Zuzenbidearen Historia saileko irakaslea. Doktoratu ondoko ikertzailea Hegoa Institutuan. Indarkeria ezazko erresistentzian, indarkeriazko zein indarkeria ezazko gatazken generozko politiketan eta bake eraikuntzan ikuspuntu feminista eta generozkotik aditua.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak