Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiaren solasaldia Eskoriatzako campusean abenduaren 9an

Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiaren solasaldia Eskoriatzako campusean abenduaren 9an
Jardunaldia Idurre Eskisabel Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusiaren solasaldia Eskoriatzako campusean abenduaren 9an

Solasaldia 18:00etan egingo da eta Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko 50. urteurrenaren harira antolatuko ekitaldi-programaren barnean kokatzen da. 2025·12·03



Idurre Eskisabel Kontseiluko idazkari nagusiak solasaldia egingo du Eskoriatzako campusean. Euskararen erabilera, egoera eta euskaldunen hizkuntza-eskubideak hizpide izango duen hitzaldia arratsaldeko seietan egingo da D 0. 3 gelan.  

Hain zuzen ere, azken asteetan Kontseiluak Arantzazuko Santutegian aurkeztutako “Euskaltzaleon garaia da” lelopean adierazpena egin zuen orain dela gutxi eta eta abenduaren bukaeran “Euskaraz bizitzeko Pizkundea” ekitaldia egingo du Bilbon. Bertan euskaltzaleak bildu eta hizkuntza-politiketan jauzi sendo bat bultzatzeko beharrizana azpimarratuko da.

 

Euskaltzaleak gara

Kontseiluaren idazkari nagusiak eskainiko duen hitzaldia Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearen 50. urteurreneko ekitaldi-programaren barnean kokatzen da.  

Mende erdiaren harira, urte osoko programa antolatu du fakultateak eta hilabete bakoitzeko ekitaldiak erakundearen baloreekin lotu. Abendua, esaterako, Euskaltzaleak gara lelopean bilduko ditu hainbat ekimen, ekitaldi eta kultura proposamen.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak