Topaketa: "Eta, dirulaguntza batera aurkezten banaiz? Oinarrizko gomendioak eta baliabideak kultur dirulaguntza batera zure proiektua lehen aldiz aurkezteko"

Topaketa: "Eta, dirulaguntza batera aurkezten banaiz? Oinarrizko gomendioak eta baliabideak kultur dirulaguntza batera zure proiektua lehen aldiz aurkezteko"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

kulturaraba.eus

Noiz

21/03/2024

Dirulaguntzen mundua korapilatsua eta, are gehiago, ulertzeko zaila izan daiteke ez baditugu bere mekanismoak eta hizkuntzak ezagutzen. Zeregin horretan laguntzeko eta hurbilketa errazteko, prestakuntza-saio hau eskainiko dizu KulturAraba Bulegoak. Bertan, lehen aldiz zure kultura-proiektua dirulaguntza publiko batera aurkeztu aurretik kontuan hartu beharreko gomendio orokorrak eta oinarrizko baliabide erabilgarriak partekatuko dira. Etorkizunera begira dirulaguntza kulturalen bat aurkeztea pentsatzen ari diren proiektu berriei laguntzea du helburu, hain zuzen. Oso saio hurbila izango da, kultur eragileei aurrez aurreko aholkularitza taldean ematea bezala. Begi-bistakoak diren gomendioetatik hasita burutsuagoak direnetaraino, oinarrizko gida txiki bat eskaintzen saiatuko da KulturAraba Bulegoa, aurkeztu aurretik proiektu batek igaro behar dituen fase guztietan lasai eta ziurtasunez murgiltzeko. Saioan zehar, kafetxoa eskainiko da eta amaieran, zuen zalantzak eta hausnarketak partekatzeko elkarrizketa-gune bat irekiko da. FORMATZAILEALeyre Martinez, KulturAraba Bulegoko kultura-bitartekaria. TOPAKETAKKulturAraba Bulegoak topaketa batzuk antolatzen ditu urtero, Topaketak prestakuntza programaren barruan. Arabako Lurralde Historikoan kultura osatzen duten entitate eta erakundeetan eskuragarri dauden baliabideak indartzea dute helburu, baita lankidetza sareak sustatzea ere. - IZEN EMATEA

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak