"Bilboko hilerria" III. Argazki Lehiaketa

"Bilboko hilerria" III. Argazki Lehiaketa

Gertaeraren datuak

Non

Bilboko hilerria

Noiz

20/04/2024

Bilbao Zerbitzuak-ek profesionalei zein zaleei zuzendutako III. Argazki Lehiaketa deitu du. Apirilaren 20ko, larunbateko, goizean, hilerria hainbat ikuspuntutatik erretratatuko dute. Lehiaketa 8:30etan hasi eta 13:30ak arte luzatuko da, eta Bilboko Udal Hilerriko kultura eta ondare arkitektoniko, artistiko eta paisajistikoari balioa ematea du helburu. Horrela, irudiaren bidez hilerria modurik egokienean sustatzen duten eta prestigioa ematen dioten argazkiak sarituko dira. Parte hartzeko nahikoa da adin nagusikoa izatea. Edozein nazionalitate edo bizilekutako zaleak edo profesionalak izan daitezke, eta ezin izango dute lan-harremanik izan Bilbao Zerbitzuak-ekin. Parte hartzaileek apirilaren 19ko 10ak baino lehen gauzatu beharko dute izen ematea, Bilbao Zerbitzuak-en webgunean horretarako irekitako atalaren bidez, eta apirilaren 20an bertan sortu beharko diren bi lanekin gehienez lehiatuko dira. Egun horretan bertan, 8:30etik 9:30era, jaso beharko dira parte hartzeko behar diren akreditazioak, eta argazkiak 13:30 arte atera ahal izango dira. Ondoren, parte hartzaileek 13:45ak arteko epea izango dute argazkiak Bilbao Zerbitzuak-en bulegoetan entregatzeko.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak