UPV/EHUko Uda Ikastaroen barruan. Erromatar munduko arkitektoen, eskultoreen, dekoratzaileen, epigrafisten eta horrelakoen lan materialik gogokoena harri apaingarriak ziren, eta harri apaingarri guztien artean, marmola zen preziatuena. Inperioak lortutako luxuaren sinboloa ziren harri apaingarriak, eta apainketa-kultura hori mendebalde urruneraino ere iritsi zen, Iberiar penintsularaino. Bere hiriek Erromako metropoliaren ahalik eta antz handiena izan zezaten nahi izan zuten Iberiar penintsulako biztanleek. Harri apaingarrien erabilera hedatzeak erromatar geografiaren irudia berdindu zuen, eta, gainera, materialak erauzteko eta apainketa kultura merkaturatu eta zabaltzeko makineria aparta jarri zuen martxan. Harrobirik ezagunenak Egeo itsasoko marmol zuria eta arabiar basamortuko porfidoa ematen zutenak dira, baina baziren, Inperio osoan sakabanatuak, beste hainbat harri ematen zituztenak ere. Ikerketa espezializatuei esker gero eta informazio zehatzagoa dugu. Haitz-igneoen eta arroka metamorfikoen konposizioari erreparatuz, jatorri bakoitzeko markatzaile zehatzak identifika daitezke, non eta harri horien banaketa sareak xehekiago ezagutzen laguntzen ari baita ikerketa hori, eta, aldi berean, ondarea identifikatzen laguntzen ari da. Azken batean, erauzketa jardueren ondorioz sortutako paisaiek, harrobiek, ikuspegi poliedrikoa ematen digute, balio estetikoek zein arkeologikoek osatutakoa. Gaur egun, dudarik gabe, Iberiar penintsulan ari dira egiten alor honetako ikerketarik abangoardistenak, eta harrobi esanguratsuak ezagutu dira, hainbat agertoki geografikotan. Ekarpen berrioi esker, nabarmen sakondu ahal izan dira Iberiar penintsulan harri apaingarriak eskulturarako, euskarri epigrafikoetarako, eraikinen estalduratarako. . . kontsumitzeari buruzko ezaupideak, baita prestigiorik handieneko baliabideak merkaturatzeko erabiltzen ziren nazioarteko sareei buruzkoak ere. Ikastaroak Iberiar penintsulak erromatarren garaian zituen harrizko baliabideak aztertuko ditu, eta, horretarako, harri apaingarririk adierazgarrienak ekoizteko ziklo osoa jorratuko du, hasi harrobietako erauzketatik eta buka berrerabileran, tartean merkaturatzea eta apaingarritarako erabilerak direlaHelburuakErromatar mundura gerturatzeko ildo berritzaile bat proposatzea: eraikin, espazio publiko eta luxuzko objektuetarako harri apaingarriak erauzteko jarduerak eta harrion manufaktura.
Iberiar penintsulan marmolei eta harrobiei buruz egin diren azken ikerketen emaitzak ezagutaraztea.
Harri apaingarriak ekoizteko ziklo osoa marraztea, hasi harrobietako erauzketatik eta buka berrerabileran, tartean merkaturatzea eta erabilerak direla. Jarduera nori zuzenduta- Unibertsitateko ikaslea
- Unibertsitarioak ez diren ikasleak
- Irakasleak
- Profesionalak
- Publiko orokorraEgitaraua 2020-09-30 09:00 - 09:15
Registro y entrega de documentación 09:15 - 09:25
Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
- María Mercedes Urteaga Artigas Gipuzkoako Foru Aldundia - Zuzendaria 09:30 - 10:45
“El marmor en el Mediterráneo romano “
- Isabel Rodá De Llanza Universidad Autónoma de Barcelona-ICAC - Catedrática emérita 11:00 - 12:15
“La explotación de los recursos lapídeos: las canteras romanas de Hispania y los procesos de extracción y confección de bienes“
- Anna Gutierrez García-Moreno ICAC Instituto Catalán de Arqueología Clásica - Investigadora Ramón y Cajal 12:30 - 13:45
“Piedras ornamentales en edificios públicos: de la cantera al diseño y ejecución del programa arquitectónico; el caso del teatro de Mérida“
- Antonio Pizzo Escuela Española de Historia y Arqueología en Roma - Director 16:00 - 17:30
“Marmor Cluniensis. El color del interior peninsular en época romana“
- Virginia García-Entero UNED Madrid - Profesora Titular 2020-10-01 09:00 - 10:30
“Arqueología, Historia y Arqueometría en el estudio de los mármoles romanos“
- José Beltrán Fortes Universidad de Sevilla - Catedrático de Arqueología 10:30 - 12:00
“La comercialización de los materiales lapídeos en época romana“
- Anna Gutierrez García-Moreno ICAC. Instituto Catalán de Arqueología Clásica - Investigadora Ramón y Cajal 12:00 - 13:30
“Escrito en piedra. Los soportes epigráficos“
- Alicia Ruiz Gutiérrez Universidad de Cantabria - Catedrática de Historia Antigua 16:00 - 17:30
“El uso del marmor en la escultura hispanorromana“
- José Miguel Noguera Celdrán Universidad de Murcia - Catedrático de Arqueología 2020-10-02 09:00 - 10:30
“Marmora Lusitania: explotación, comercialización y usos de los recursos lapídeos de Lusitania en la Hispania romana“
- Irene Mañas Romero UNED de Madrid - Profesora 10:30 - 12:00
“Los recursos lapídeos de los Pirineos y sus usos en la Hispania romana“
- Pilar Lapuente Mercadal Universidad de Zaragoza - Profesora Titular 12:00 - 13:30 La lección de clausura: "El primer mármol en Hispania"
UPV/EHUren Udako Ikastaroak 2020: "Un Imperio de mármol: piedras ornamentales y canteras en la Península Ibérica en época romana"

Gertaeraren datuak
Antolatu du
ueu.eus
Non
Oiasso Erromatar Museoa
Noiz
30/09/2020-etik 02/10/2020-era
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.