Folkloremix jardunaldia: euskal musika tradizionala eta musika elektronikoaren sorkuntza uztartuz

Folkloremix jardunaldia: euskal musika tradizionala eta musika elektronikoaren sorkuntza uztartuz
Martxoaren 15ean, Asmoz Fundazioak antolatutako eta Donostia Hezkuntzak lagundutako Folkloremix jardunaldia antolatu dugu Aieteko Kultura Etxean, 16:30etatik 20:30etara. Honetan, zarrabetea, alboka edo ttun-ttuna bezalako euskal instrumentu tradizionalen soinua eta erabilera ezagutuko ditugu, eta modu atsegin eta errazean murgilduko gara bitarteko digitalen bidez musika elektronikoaren sorkuntzan, euskal soinu tradizionalak musika elektronikoarekin nahastuz.




Jardunaldia guztiz doakoa eta irekia da eta bi atal izango ditu. Lehen ataleko hizlaria Andoni Ezeiza musikaria izango dugu, Ganbara eta Tadusak taldeetan ibilitakoa eta euskal instrumentu tradizionalen zale amorratua. Andonik euskal musika instrumentu tradizionalak erakutsi eta joko dizkigu, hala nola, zarrabetea, alboka, ttun-ttuna, txirula eta txistua. 




Jardunaldiaren bigarren atalean LAGANT (Lander Agirreurreta) DJ aditua izango dugu, urteetako esperientzia duena bai DJ gisa nazioarteko jaialdietan (hala nola ADE Amsterdamen edo UshuaÏa Eivissan), baita ekoizle gisa eta irakasle gisa ere DANTZ Academyn. Lander arduratuko da jardunaldiaren bigarren zatia emateaz, euskal instrumentu tradizionalen soinuak erabiliz musika elektronikoa sortzeko gakoak erakusteko.




Honakoa izango da jardunaldiaren egitaraua:




16:30 Harrera eta irekiera.




16:45 Jardunaldiaren lehen zatia: Andoni Ezeiza musikariak euskal instrumentu tradizional sorta bat jo eta erakutsiko digu: alboka, ttun-ttuna, zarrabetea eta txirula. Horrekin batera, instrumentu hauek euskal musikan izan dituzten erabilerak, testuingurua eta egungo musikan non aurki daitezkeen. azalduko digu.




18:30 Jardunaldiaren bigarren zatia: ordenagailu baten bidez eta instrumentu tradizionalen grabazioak edo “sampleak” erabiliz, Lagant DJ-ak soinu horiek nola nahastu eta musika elektronikoa nola sortu erakutsiko digu, baliabide digitalekin egindako sorkuntza musikala desmitifikatuz.




20:30 Jardunaldiaren itxiera.




Jardunaldian parte hartzeko, beharrezkoa da izen-emate orria betetzea honako estekan: https://labur. eus/AkEmg

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak