Arabako Plazetan 2024: "Geure(r)a"

Arabako Plazetan 2024: "Geure(r)a"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

kulturaraba.eus/

Non

Udal frontoia

Noiz

23/06/2024

Arabako Plazetan 2024 zirkuituaren barruan. Geure(R)a naturaren, poesiaren, dantzaren eta bideo mapping-aren arteko elkarrizketa planteatzen duena. Juantxo Zeberioren musikak, Toti Martínez de Lezearen bertsoek eta Paco Gramajeren proiekzio animatuek aberastu egiten dute hiru dantzarik egindako koreografia esekia. Antzina-antzinatik, emakumeak elkartu egiten ziren, ez bakarrik eguneroko lanak egiteko, baita beren arteko konpainiaz gozatzeko, ondo pasatzeko eta, aldi berean, beren ezagutzak eta esperientziak trukatzeko ere. Errealitate hori baina, ez dute pertsona orok ondo ikusi, askatasun eta ezagutza hori mehatxutzat hartzen baitzuten beren status quorako. Horregatik, XVI. mendean, gure historiako gehiegikeria eta hilketa gordinenetako batzuk gertatu ziren, batez ere emakumeen kontra. Zalantzarik gabe, gaur egun Europako eta munduko herrialde askotan gertatzen dena pentsamolde horren ondorioa da oraindik. Errespetuarekin, askatasunarekin eta tolerantziarekin talka egiten duen pentsamoldea. Fitxa- Ekoizpena: Dimegaz
- Zuzendari artistikoa: Janire Etxabe
- Dantza: Harrobi Dantza Bertikala
- Dantzariak: Sara Mohino, Alejandra Perez, Janire Etxabe
- Koreografia: Alejandra Perez, Janire Etxabe
- Musika zuzendaria: Juantxo Zeberio Etxepitia
- Musikariak: Maddi Arana, Francesca Di Nicola, Ivan Carmona, Juantxo Zeberio
- Hitzak: Toti Martinez de Lezea
- Ahotsa: Maddi Oihenart
- Off ahotsa: Itziar Ituño
- Mapping-a: Paco Gramaje
- Jantzien diseinua: Amaia Albes
- Jostunak: Amaia Albes, Joana Mansizidor
- Soinua eta argiztapena: Carlos Solano
- Rigging-a: Mikel Bonilla
- Azpigeneroa: Dantza bertikala
- Emanaldiaren lekua: kalea
- Publikoa: publiko guztiak
- Iraupena: 30 minutu
- Informazio gehiago: https://harrobi. eus/geurera/

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak