GFAko Kultura Departamentuak antolatutako liburu aurkezpena:
Juan María Araluce. El defensor de los Fueros asesinado por ETAJuan María de Araluce Villar jaunaren ondarea ahanzturan lurperatu zuten, nahiz eta Juan Maria berak askatu zituen zentralismo frankistaren korapiloak, diktadorea oraindik bizirik zegoen bitartean, hain zuzen. Tradizionalista gisa, Ekonomia Itunaren berrezarpenaren arkitektoa izan zen, foruak Franco hil ondoren zaharberritutako Monarkiaren berezko elementu gisa interpretatu baitzituen. Erresumaren Kontseiluko kide erabakigarria izan zen, eta bere jaioterria, Bizkaia, eta adopzio lurra, Gipuzkoa, Espainiako esparruaren barruan autonomiez hornitu nahi izan zituen. Juan José Echevarría Pérez-Agua kazetaria eta historialaria da. Besteak beste, El País eta CNN+ komunikabideetan lan egin zuen: lehenengoan, ETA erakunde terroristari buruzko informazioak ematen zitue; bigarrenean, berriz, informazio edukien zuzendaria izan zen. Historialari gisa, batez ere frankismo berantiarra eta trantsizio demokratikoa –bereziki Euskal Autonomia Erkidegokoa– ikertu ditu, eta 2019an La constitucionalización de la foralidad (1975-1978) argitaratu zuen. Madrilgo Carlos III Unibertsitateko irakaslea da. Partaideak: Juan José Echevarría Pérez-Agua, Goizane Álvarez, Luis Castells.
Liburu aurkezpena: "Juan María Araluce" (J.J. Echevarría Pérez-Agua)

Gertaeraren datuak
Antolatu du
kmk.gipuzkoa.eus
Non
Koldo Mitxelena Kulturunea
Noiz
29/04/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.