Lander Astiazaranen debuta, Eldan

Lander Astiazaran herritarrak txikitako ametsa bete zuen Eldan (Alacant, Valentzia); Real Sociedad taldearekin jokatzea. Errege kopako zerrendan sartu zuen Joan Ansotegi jarduneko entrenatzaileak, Alacantera bidaiatu eta 85. minutuan sartu zen zelaira Lasarte-Oriako gaztea. Era horretara, herria sortu zenetik lehenengoz bi lasarteoriatar, Astiazaran eta Jon Martin, jokatu zuten batera eta euren harritxoa jarri zuten biek Realaren garaipenean; 1-2 irabazi zuen luzapenean lortutako golari esker. Gurasoen babesa ere izan zuen egun seinalatuan

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak