Mikel Larrañaga hirugarren sailkatu da Euskal Herriko Aizkolarien Txapelketan
Iker Vicente Otsagabiako aizkolariak pronostiko guztiak bete ditu gaur Azkoitian, eta laugarrenez jantzi du Euskal Herriko txapela. Hodei Ezpeleta eibartarra sailkatu da bigarren, eta Larrañaga izan da hirugarrena. Lehen posturako demak baino, bigarren posturako lehiak piztu du ikusmina, aizkorakada gutxi batzuen aldea izan baita Ezpeletaren eta Larrañagaren artean.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.