'Mikel eta Laboa', podkast biografikoa

'Mikel eta Laboa', podkast biografikoa
Naiz Irratiak 'Mikel eta Laboa' izeneko podkasta argitaratu berri du. 15 atal (bakoitza 40-45 minutu tarteko) Mikel Laboaren biografia kontatzeko, atal bakoitzak urte bat du izenburu: 1936 lehena, 2004 azkena. Mikel Laboaren bizitzaren inguruan egindako bidaia da, haren bide artistikoa eta pertsonala uztartuz. Podkast honek lanketa luze eta neurri handi batean bolondresek bultzatua izan du. Marisol Bastida alargunak idatzitako biografia oinarri (‘Memoriak. Mikel Laboaren biografia bat’ - 2014), eta Julian Diaz Alonso podkastaren gidoigileak Bastidarekin egindako elkarrizketa sorta bat. Diaz Alonsok pertsonalki bultzatu duen proiektua da. Ikus-entzunezkoen ekoizlea eta erakusketen antolatzaile/komisario gisa lan egin izan du Diaz Alonsok, baina orain erretiratuta dago. Haren gidoitik abiatuta, beste hainbat lagunek osatu dute lana, boluntarioki kasu askotan, hala nola esatariak, Zaloa Etxanizek. Podkasta grabatzetik eta ekoiztetik argitaratzera ere ez da erraza izan, baina azkenean Naiz Irratiaren bidez lortu dute. Entzun hemen.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak