Sansek galdu egin du Mirandesen aurka bat gutxiagorekin jokatuta (1-0)

Sansek 1-0 galdu du Mirandesen aurka, askoz gehiago merezi izan badu ere, eta, horrenbestez, etxetik kanpo punturik lortu ezinik jarraitzen du Hypermotion Ligan. Talde txuri-urdina jokalari bat gutxiagorekin aritu da bigarren zatian, epaileak Kita atzelariari txartel gorria atera diolako. Iker Varelak sartu du gero Mirandesen garaipenaren gola. Partida Mendizorrotzan jokatu da, Mirandesen estadioa (Anduva) obretan dagoelako. Indarrak oso parekatuta izan dira lehen zatian, eta partida itxia izan da, atsedenaldira joan aurretik suspertu den arte. Orduan sortu du arriskua Sansek, golik izan ez bada ere. Bigarren zatian, Jon Ansotegiren taldea askoz hobeto hasi da, eta aurkaria baino gehiago izan da. Alabaina, 65. minutuan epaileak Kita kanporatu du, txuri-urdinak jokalari bat gutxiagorekin geratu dira, eta horrek neurketa baldintzatu du. Hortik aurrera, Mirandes izan da nagusi zelaian, eta Sansek atzerapausoa eman du, berdinketari eusteko helburuarekin. Edonola ere, Varelak 1-0ekoa egin du, 85. minutuan, area kanpotik jaurtiketa eginda. Zoritxarreko jokaldia izan da; izan ere, baloiak Sanseren defentsa bat jo du, eta Fragak ezin izan du ezer egin gola ekiditeko. Peru Rodriguezek berdinketaren gola sartu 90. minutuan, baina epaileak baliorik gabe utzi du, jokoz kanpo zegoelako, eta luzapenean ondo eutsi dio emaitzari etxeko taldeak. TXARTEL GORRIA: EPAILEAK KITA KANPORATU DU1-0: IKER VARELAREN GOLA

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak