Irakurketa kluba: "Landura" (Jose Luis Otamendi)

Gertaeraren datuak
Antolatu du
eibar.eus
Non
Portalea
Noiz
14/05/2024
“Idazlearekin harixa emoten” irakurle taldearen saio honetan Jose Luis Otamendi izango dugu Landura poesia liburuari buruz berba egiteko. Aukera izango dugu ikasturteko saio honetan liburuari buruzko galderak edo iruzkinak egiteko. Ainhoa Aldazabalek zuzenduko du saioa. etakitto Euskara Elkartearekin elkarlanean antolatutako jarduera da honako hau. IdazleaAzpeitian jaio zen Jose Luis Otamendi 1959an eta bertan bizi da. Bigarren hezkuntzako irakaslea da. Ibilbide luzeko poeta da, zazpi poema-libururen egilea; lantzean baino ez du sartu-irtenen bat egin bestelako generoetan: ia salbuespena dira azpeitiarrak argitaratutako ipuin-liburua eta saiakera-lana. Liburuaren sinopsiaEuria egiten bizi, euria egiten bizi. Landura izatearen lokatzetan arakatzen du Jose Luis Otamendiren poemategi berriak. Mundu zahar baten amiltzea haztatzen du poetak eta behin asmatutako etorkizun puskez eta bizi duen sasoiaz itaundu; noren alde ari den jendea lanean non, zerk egiten duen jendea herri, aspaldiko hitzetatik zeinek balio duen elkar ferekatzeko gaur. Gauza txikien uxarrean dabil —ahoan gerezi hezur bat—, samurtasunaren azal gordinez.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.