"ESPOSENDEREN KORU ESKOLAK (PORTUGAL)"

"ESPOSENDEREN KORU ESKOLAK (PORTUGAL)"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.bilbao.eus

Non

Otxarkoagako Udaltegia

Noiz

25/03/2024

Martxoaren 25ean, astelehena, Esposende Koral Eskolaren kontzertua egingo da Otxarkoagako Gizarte Etxean arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Esposende musika Eskolak eda udalerri bereko Udalak garatutako musika-proiektua da eta kontzertu honetarako Bilboko Udalaren laguntza du ere. Bertan, proiektu hau osatzen duten hiru abesbatzetako bi izango dira: Esposenderen Kantari Txikien Abestatza (Coro de Pequeños Cantores de Esposende) eta ARS Vocalis abesbatza, bien artean ehun kide baino gehiagorekin. Publikoak Portugalgo musika erakustaldi batez gozatu ahal izango du, batez ere 1974ko apirileko iraultzari buruzko murikaz. Esposenderen Kantari Txikien Abesbtaza 2009ko amaieran ekin zion bere ibilbideari, Esposende Udalerriaren eta Esposende Musika Eskolaren arteko lankidetzaren ondorioz. Sortu zenetik eta gaur egun arte, Helena Venda Lima da zuzendari artistiko eta korala. 2022ko uztailean, musika taldeak Zimfira Poloz koru zuzendari ospetsuarekin formazio batean parte hartu zuen. Horrez gain, Lluis Vila Castañas (Sant Jordi Abesbatzaren zuzendaria eta Kataluniako Goi Mailako Musika Eskolako irakaslea), Jo McNally (koru zuzendaria) eta Bruno Pereira (Portoko Goi Mailako Musika, Arte eta Ikuskizun Eskolako irakaslea) bezalako profesionalen zuzendaritzapean ere lan egin dute, besteak beste. Ars Vocalis Abesbatza 2009an sortu zen 10 urteko neska-mutil talde batek osatzen zuen musika taldea da, Esposende Musika Eskolako (EME) ikasle guztiak bertara joaten baitziren. Gaur egun, 15 eta 23 urte bitarteko abeslari gazteek osatzen dute. Bere ibilbidean, nabarmentzekoa da MusiCórida – Temporada de Música lanaren lehen eta bigarren edizioetan parte hartu izana. Gainera, 2013ko uztailean, Kantonigroseko Nazioarteko Musika Jaialdian parte hartu zuen (Vic – Katalunia), Portugal ordezkaten zuen haurren abesbatzen kategorian. Nabarmentzekoa da kategoria horretan abesbatza mistoa osatutako talde bakarra izan zela. SARE SOZIALAK:- BILBAO UDALA: YOUTUBE | FACEBOOK | X | INSTAGRAM        
- BILBAO KULTURA: YOUTUBE | FACEBOOK | X | INSTAGRAM

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak