"Mundu bat Motxilan, Alex Txikonen menditazioak" liburuaren aurkezpena

"Mundu bat Motxilan, Alex Txikonen menditazioak" liburuaren aurkezpena

Datos del evento

Organizado por

ametx.eus

Donde

Zornotza Aretoa

Cuando

26/11/2020

Unai Ormaetxearen liburu honetan Everestera joango gara Alex Txikonekin batera. Oxigeno barik eta negu betean heldu nahi du munduko gailurrera. Baina igoera horretan bere pentsamenduek erakutsiko digute mendia ez dela lehia, ez dela inorekiko erronka eta, aldiz, garrantzitsua dela zelan joaten garen, zerk bultzatzen gaituen, nola jokatzen dugun. Bidea urratu ahala bizitzaz, naturaz eta herriaz hamaika gogoeta, bizipen eta pasadizo azalduko zaizkigu. Mendia izan baitaiteke batera zoriontasuna eta sufrimendua, laguntasuna eta bakardadea, zirimola eta aingura, pizgarria eta motela. Dena bukatu eta hasten den lekua. Gazteentzako nahiz helduentzako liburu kitzikagarria. Testua Unai Ormaetxeak idatzi du eta ilustrazioak César Llagunorenak dira.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento