Loraldia 2024: Lekitioko Sormen Astea

Datos del evento
Organizado por
loraldia.eus
Cuando
Del 24/06/2024 al 28/06/2024
Lekeitioko sormen aste honek egundoko aukera ematen du sortzailea gertutik ezagutzeko eta gozatzeko. Formatu txikiko ikuskizunak dira. Gehienetan biluzik. Erabat garaikideak. Sormen hauek zuzen eta artez galdetzen diote ikuslearen bihotzari, hunkitzeraino. Harremana estua da. Dena flasko txikian, garestiak diren lurrinak bezalaxe. Loraldia Gaztea egitasmoaren baitan gaude. Aste osoan zehar gazte talde bat izango da Lekeition kultur transmisio-egonaldi batean parte hartzen. Arratsaldero, berriz, literatura, kontzertuak, dantza, zinema… gozatzeko aukera dago. Bost emanaldi izango dira guztira:Ekainak 24:- "Odola Kantari" Unai Elorriaga, Josu Aurrekoetxea | Azkue Aretoa, 20:00Ekainak 25:- Gari | Ikusgarri, 20:00Ekainak 26:- "rr" Maialen Lujanbio | Azkue Aretoa, 20:00Ekainak 27:- "Bakarka" Anari | Ikusgarri, 20:00Ekainak 28:- "Itsasmina" Dantzaz | Ikusgarri, 20:00
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.