Isabel Coixet-en omenezko Zinemateka zikloaren barruan. - Parler de Rose, prisonnière de Hissène Habré (2015)Dokumentalak Txadeko Hissène Habré diktadore ohiaren presoa izandako Rose Lokissim-en bizitza eta heriotza kontatzen du. Ziegako kideen gogoan, Rose Lokissim emakume ausarta zen, presoen moralaren euskarri, eta bere bizitza arriskuan jartzen zuen, isilpean, mezuak bidaltzen baitzizkien senideei bere kuttunei buruz. Azkenean, Habréren polizia politikoak, DDSk, bere mezuak atzeman, eta 1986an hil zuten.
Diktadorea gizateriaren aurkako krimenen errudun jo eta biziarteko kartzela-zigorra ezarri baino hilabete batzuk lehenago estreinatu zen dokumentala.
Fitxa Teknikoa
Zuzendaria: Isabel Coixet.
Antzezleak: Juliette Binoche, Reed Brody.
Gidoia: Isabel Coixet, Joan Potau.
Generoa: Dokumentala
- Viaje al corazón de la tortura (2003)
Torturaren biktimei suspertzen laguntzen dieten adituen eta haien esperientzia kontatzen duten biktima batzuen testigantzetatik abiatuta, Coixet hainbat lekutan barrena ibili zen (Danimarka, Bosnia), errealitate beldurgarri bat islatu nahian, askok iragana dela uste badute ere.
Lehenbiziko dokumentalean, zinemagileak gidoia idatzi, biktimei elkarrizketa egin eta lan hau zuzendu zuen. Off-eko ahotsa eta xehetasun txikiei emandako arreta gailentzen dira.
Fitxa Teknikoa
Zuzendaria: Isabel Coixet.
Gidoia: Isabel Coixet
Generoa: Dokumentala
Zinemateka Azkuna Zentroa: "Parler de Rose, prisonnière de Hissène Habré" + "Viaje al corazón de la tortura"

Datos del evento
Organizado por
azkunazentroa.eus
Donde
AZ Azkuna Zentroa
Cuando
08/05/2024
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.