Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga, ia 7 hilabete Xua eta hurbileko senideak besarkatu ezinik

Bizi dugun osasun krisialdiaren harira espetxeetan hartu diren neurriak tarteko, ia zazpi hilabete daramate duela Aranjuezeko espetxean Olatz Lasagabasterrek eta Patxi Urangak 3 urteko Xua alaba eta hurbileko senideak besarkatu ezinik. Orain gainera, ia bisita guztiak eten zaizkiela salatu dute abuztuko azken ostiralean Mikel Laboa plazan egin duten euskal presoen eskubideen aldeko elkarretaratzean. Testuinguru honetan, urruntze neurriak indargabetu eta nazioarteko erakundeek pandemia hasieran plazaraturiko neurriak aplikatzea eskatu dute.  

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento