Memoria Lotsagabeak: Sorkuntza-lantegia: "Gure queer memoria ber-apropiatzen"

Memoria Lotsagabeak: Sorkuntza-lantegia: "Gure queer memoria ber-apropiatzen"

Datos del evento

Organizado por

tabakalera.eus

Donde

Tabakalera

Cuando

Del 15/07/2024 al 16/07/2024

Lantegi honen helburua Euskal Herriko queer memoriaren inguruko sorkuntza zinematografikoa bultzatzea da. Hortaz, 10 parte-hartzaile hautatuko ditu eta, lantegi baten testuinguruan, bakoitzak gehienez hamar minutuko iraupena izango duen film labur bat egingo du, Euskadiko Filmategiak utzitako artxiboko materialetik abiatuta. Film labur horiek Euskal Herriko queer memoria historikoarekin lotu beharko dute beren narrazioa, eta arlo honetan adituak diren profesionalen tutoretza jasoko dute, besteak beste Aitor Gametxo etaTamara Lucarini Cortésena. Historian zehar, LGBTQIA+ komunitateak etengabeko borrokari aurre egin behar izan dio aitortua izateko eta tratu ekitatiboa jasotzeko. Artxibo ofizialetan, askotan, alde batera utzi edo ez zaie kasurik egin haien narratibei, eta horrek zaildu egin du sarbidea eta belaunaldien arteko lotura kolektiboaren barruan. "Memoria lotsagabeak: sorkuntza-lantegia. Gure queer memoria ber-apropiatzen" aukera ezin baliotsuagoa da tokiko queer historiarekin modu sortzaile batean konektatzeko eta iragan baztertu hura argitzeko. Tailerrak bi asteko iraupena du, baina aurkezpen eta tutoretza saioetarako bakarrik egotea derrigorrezkoa izango da. Oinarrietan aurkituko duzu informazio guztia:- Sorkuntza-lantegiaren oinarriak (pdf)

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento