"Arabaclick"

Datos del evento
Organizado por
fundacionvital.eus
Donde
Vital Fundazioa Erakusketa Zentroa
Cuando
Del 30/09/2020 al 18/10/2020
Vital Fundazioa erakusketa-zentroan (Posta 13-15) Arabaclick, Argazki eta Mugikorren II. Topaketako argazki-sorta bat izango da ikusgai. Urriaren 18ra arte, 'Hiri-argazkigintza koloretan eta hiri-paisaia' ataleko argazkiez gozatzeko aukera izango da. Gainera, prestakuntza-tailerrak eta dibulgazio-jarduerak ere egingo dira ekitaldi honetan. Arabaclick-ek Vital Fundazioaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Vitoria-Gasteizko Udalaren laguntza eta lankidetza du. Arabaclick argazki-ekitaldi herrikoia da, herritar guztiei irekitako hainbat jardueraz osatua. Gaur egun, gailu mugikor bat eta bere aplikazioak dituen edozein pertsonak gara dezake sormen gaitasun handia. Ikuspuntuak amaigabeak dira. Argazkia bat-batekoa izana dadila da helburua, eta une jakin bat erakustea gure lurraldeko edozein lekutan, irudiak ikuslea liluratu dezan. Uztailetik iraileko lehen astera bitartean, gai desberdineko 740 argazki jaso ziren, berrogeita hamar egilerenak. Horien artean, 230 aukeratu dira, sei gaitan multzokatuta, eta beste horrenbeste lekutan daude ikusgai. Vital Fundazioa erakusketa-zentroan 'Hiri-argazkigintza koloretan eta hiri-paisaia' atalean jasotakoak daude ikusgai; Amárica Aretoan 'Zuri-beltzeko hiri-argazkia'; El Corte Ingleseko pasabidean 'Pertsonak'; Ataria zentroan 'Natura'; Sancho el Sabio Fundazioaren egoitzan 'Arabako Paisaia'; eta Aguraingo ZabalArte Zentroan gai bakoitzean balorazio onena izan duten argazkien aukeraketa egingo dute. Guztiak egongo dira zabalik urriaren 18ra arte, Aguraingo erakusketa izan ezik; erakusketa hori urriaren 12tik 25era bitartean egongo baita ikusgai. FotoGasteiz, Gasteizko Argazkilari Elkarteak sailkatu, baloratu, egokitu eta antolatu ditu argazkiak erakusketarako, ezohiko denbora laburrean. Fotoprix, argazkiak inprimaketako Arabako etxea arduratu da ekoizpenaz (lehen Foto Ikatz zena), eta kartoi bigungarrizko euskarria aukeratu da, erakusketak amaitzean egile bakoitzak jaso ahal izango duena. Erakusketez gain, beste jarduera batzuk ere antolatu dira, hala nola prestakuntza-tailerrak, lurraldeko aditu ezagunen eskutik. Urriaren 3an, Gustavo Bravoren eskutik, smartphonea bidezko hiri-argazkilaritza tailerra egingo da, FotoGasteiz argazkigintza eskolan; 14an, Javier Berasalucek Anaglifos tridimentsionalak gidatuko du Amárica aretoan, arratsaldez; eta, 17an, Amárica aretoan beste bi tailer egingo dira: ‘4 pausotan’, Maialen Lacalleren eskutik, goizean; eta ‘Argazki hutsak baino zerbait gehiagoi dira’ Koldo Mendazak eta Piko Zuluetak dinamizatuta. Tailerrei buruzko informazio gehiago eta izena emateak Arabaclick. com webgunean. Halaber, dibulgazio-jarduerabi programatu dira: urriaren 3an, 12:00etan, Amárica aretoan, Gustavo Bravo FotoGasteiz argazkilaritza eskolako zuzendariak kaleko argazkigintzari buruzko hitzaldi batean sakonduko du. Urriaren 21ean, 19:00etan, Arabaclick-en 2020ko edizioa itxiko da Vital Fundazioa Kulturunean (Bakea 5, Dendarabako 1. solairua), Sebastian Bayo, Pato Furlong eta Raquel Calvo Arte eta Lanbide Eskolako irudi saileko ikasleen lan pertsonalen aurkezpenaren eskutik.
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.