Zine Kluba Santurtzi: "Anora" (Sean Baker)

Zine Kluba Santurtzi: "Anora" (Sean Baker)

Datos del evento

Organizado por

serantes.com

Donde

Serantes Kultur Aretoa

Cuando

08/05/2025

Anora Broklyneko prostituta gazteak Mari Errauskinenaren antzeko istorio bat bizitzeko aukera izango du, oligarka errusiar baten semea ezagutu eta bat-batean ezkontzea erabakitzen dutenean. Baina albistea Errusiara heltzen denean, Anoraren ipuin ederra mehatxatuko duen hodei bat agertuko da, mutilaren gurasoak New Yorkerako bidean jarriko baitira ezkontza baliogabetzeko asmoz. "Anora Sean Baker zinemagile subertsiboaren film berria da. Gizon bitxia bera, zinema munduan pelikula bat iPhone batekin grabatu zuenean agertu zen (“Tangerine”2015ean), eta handik pare bat urtera Oskar sarietara heldu zen “The Florida Project” filmarekin, haurtzaro hautsien erretratua Disneylanden itzalpean. “Anora” urte honetako film garrantzitsuenetako bat da, Cannesen Film Onenaren Urrezko Palma irabazi du eta. "Fitxa teknikoa:

- Zuzendaritza: Sean Baker
- Gidoia: Sean Baker
- Herrialdea: AEB
- Urtea: 2024
- Iraupena: 138 minutu
- Antzezleak: Mikey Madison, Mark Eydelshteyn, Yuriy Borisov, Karren Karagulian, Vache Tovmasyan

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento