Umore Azoka Leioa 2024: "HITAZ ORHOIT"

Umore Azoka Leioa 2024: "HITAZ ORHOIT"

Datos del evento

Organizado por

umoreazoka.org

Donde

Errekalde Naranjos

Cuando

18/05/2024

Leioako Umore Azoka 2024ren barruan. HITAZ ORHOIT basakeriaren eta zentzugabekeriaren biktima ikusezinen oroimenez sortutako obra da, gehienetan emakumeak protagonista dituena, historiaren itzal bazterrean mendeetan ahaztuak. Pieza subliminala, argia eta aztarna bere errautsetatik berpizten den arimaren babes espiritualerako mantu gisa dituena. Idatzi gabeko alegoriak dituen mundu oso bat, zeinen gure barnean bertikalki murgiltzean -eta hori da gure sortze-modua-, burugabeko basakeria ahazten ez duena. HITAZ ORHOIT obran keinua dantza gisa hartzen dugu, bere ekintz@ enpatikoa barneratuz, hitzik gabeko gorputz-hizkuntza bati buruzko trama artikulatu bat zifratuz, non ekitea «izatea» den eta, beraz «egotea» esan nahi duen -ez «itxuratzea»-, ikusteko, entzuteko eta isiltzeko kode zahar eta zaharkituari kontrajarriz. Azken batean, zentzumenen pertzepziora zuzendutako antzezpen koreografiko bat da, non dantzariak bere itzala airean marrazten dakien, mugimenduaren sentsualitatea eta keinuaren emozioaren artean, dantza obraren benetako protagonista bakar gisa hartuz.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento