Aixerrotako Paellen Nazioarteko Lehiaketa 2024, Andra Mari (uztailak 25)

Aixerrotako Paellen Nazioarteko Lehiaketa 2024, Andra Mari (uztailak 25)

Datos del evento

Organizado por

getxo.eus

Donde

Aixerrota-Andra Mari

Cuando

25/07/2024

Badator Itxas Argia Elkarteak antolatzen duen Aixerrotako Paella Lehiaketaren LXIX. edizioa! Aurten, UZTAILAREN 25ean izango da. Horregatik, kontuan hartu beharreko ohar batzuk gogorarazi nahi dizkizuegu. TUBOEN MUNTATZEA/DESMUNTATZEAAurten, tuboen muntaketa uztailaren 13an izango da. 8:30ean Aixerrotako landan bilduko gara. Bolondresak behar ditugu mundu guztiak jai honetaz gozatu dezan. Horregatik, muntaketa/desmuntaketa lanetarako izena ematera animatzen zaituztegu hurrengo galdetegia betez. Kuadrilla bakoitzetik lan hauetan lagunduko duen boluntario bana eskatzen da, BAI MUNTAKETARAKO BAI DESMUNTAKETARAKO (kuadrilla beretik pertsona desberdinak etor daitezke). Uztailaren 26an, ospakizunaren hurrengo egunean, desmuntaketari ekingo diogu goizeko 9:00etan landan. Tuboen muntaketan eta desmuntaketan laguntzen duten kuadrillek LEHENTASUNA edukiko dute toldoen zozketan. TOLDOEN BANAKETAUztailaren 8an eta 9an, 19:00etatik 21:00etara arte, toldoen banaketari ekingo diogu ohiko erabiltzaileen artean. Gogorarazten dizuegu behar-beharrezkoa dela TIKETA aurkeztea, aurreko urteko toldo zenbakiarekin. Banatu gabe geratutako toldoen ZOZKETA uztailaren 15ean egingo dugu, astelehenez, 19:00-20:30 bitartean. Zenbakiak egunean bertan hartu ahal izango dituzue Elkartearen bulegoan 19:00etatik aurrera. Zozkatutako toldoak urte honetarako baino ez dira eta ezinbestekoa da zozketaren momentuan bertan egotea, presentziala baita. Bai toldoen ohiko banaketarako bai zozketa bidezkoentzako, momentuan bertan ordaindu beharko da esku-dirutan toldoaren kostua, eta fidantza eta arduradunaren NANa aurkeztu beharko dira. Halaber, egunean bertan sinatu beharko duzue ‘arduradun adierazpena’. Toldoak uztailaren 26an, ostiralez, bueltatu beharko dira, 19:00-21:00 bitartean. DERRIGORREZKOA da toldoak egoera onean itzultzea eta tiketa aurkeztea toldo zenbakiarekin fidantza berreskuratu ahal izateko. Toldoen prezioak, 2019. urteaz geroztik, hauek dira:- Toldo erdia: 60 euro
- Toldo osoa: 120 euro
- Fidantza: 25 euroEskertuko dizuegu, ahal den heinean, diru kopuru zehatza eramatea. IZOTZAEra berean, uztailaren 8, 9 eta 15ean, izotz-poltsak enkargatu ahal izango dituzue jai egunerako. SEGURTASUN ARAUDIAToldo bakoitzerako ‘arduradun adierazpen’ bat sinatu beharko da. Partaide guztiek Itxas Argiak eskura jarriko duen segurtasun araudia ezagutu beharko dute. Nolanahi ere, parte-hartzaileek erakundeak eta kanpoko larrialdi-zerbitzuek egiten dituzten segurtasun-neurri eta -ohar guztiak bete beharko dituzte. Getxoko Udalaren Babes Zibiletik, 2019an bezala, erakundeak (Itxas Argia) koadrilei ematen dien toldoak suaren kontrako ehungintzaren baldintza betetzea (C-s3, d0) exijituko du. Ez da gauza bera eskatuko perimetroa itxi ahal izateko erabiliko diren materialentzako; izan ere, legeak espazio itxietarako aurreikusten du arau hau, eta Paelletako espazioa aire librean eta zabalik dago. Jai eremu ofizialaren barruan erabiltzen diren bonbonen tutuek eta osagarriek data eguneratua eduki beharko dute indarrean. Sute-saio posible bati aurre egiteko, su-itzalgailuak jarriko dira, ikusgarriak eta seinaleztatuak, parte-hartzaileen eskura.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento