"Superheroien familia"

"Superheroien familia"

Datos del evento

Organizado por

sopela.eus

Donde

Kurtzio Kultur Etxea

Cuando

28/04/2024

Hedvigek 11 urte ditu, eta aitaren superheroi-mozorroa txikitu egin du; horregatik, aita ezingo da gehiago 'Super lehoi' izan. Baina bere bizitzak sekulako aldaketa jasango du aita ordezkatuz hiriko superheroi bihurtzeko aukeratzen dutenean. Horretarako, ordea, arazo bakarra dago: baldarra eta nagia da, ez dago oso sasoian eta superheroi izateko baino interes handiagoa du bideojokoetan jolasean ibiltzeko. Aitak, hurrengo superheroi bihur dadin, bere lehengusu Adrian aukeratuko du. Orduan, Hedvigek erreakzionatzeko ordua dela ikusiko du. Aurkitu ahal izango al ditu superbotereak?Fitxa- Jatorrizko izenburua: Helt super
- Generoa: animazioa, abenturak, marrazki bizidunak, fantasia, haurrentzako filma
- Kalifikazioa: publiko guztientzat egokia
- Zuzendaria: Rasmus A. Sivertsen
- Gidoia: Kamilla Krogsveen
- Iraupena: 76 minutu
- Herrialdea: Norvegia
- Musika: Stein Johan Grieg Halvorsen, Eyvind Andreas Skeie
- Ekoizpena: Qvisten Animation
- Banaketa: Nordisk Film Distribusjon, Oceana StudiosEuskarazko estreinaldiari buruzko informazio guztia, hemen.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento