Clown Zorrotza 2024: "ERAITSI S.L."

Clown Zorrotza 2024: "ERAITSI S.L."

Datos del evento

Organizado por

bilbao.eus

Donde

Azoka Parkea (Zorrotza)

Cuando

01/06/2024

2024ko Clown Zorrotza jaialdiaren barruan. Bilboko Udalak "Clown Zorrotza" programaren edizio berri bat antolatuko du, Zorrotzako Azoka Parkean egingo diren bost ikuskizunekin. Aurten ekimenean parte hartzen duten bost konpainietako bakoitzak publiko guztiari zuzendutako ikuskizunak aurkeztuko ditu, clown-aren diziplina erabateko protagonista delarik. Hitzordu guztiak doakoak izango dira eta adin guztietako pertsonek horietaz gozatzeko pentsatuta daude. Larunbatean, ekainak 1, jardunaldia 18:00etan hasiko da Goitibera Antzerkiaren "Eraitsi SL" lanarekin. Obra horrek obrei buruz hitz egiten du, baina eraikuntzakoei buruz eta bizi dugun orainari lotutakoei buruz. Eraitsi S. L. zuen herrira iritsi da obra berri bat egiteko. Oraindik zuen herrietan obrak egiteko espazio asko dago. . . parkeak, mendiak, plazak. . . etekinik ateratzen ez zaien lekuak eta bertan etxeak, aparkalekuak, azalera handiko supermerkatuak eraiki daitezke. XXI. mendean gaude, porlanaren mendean, etorkizunaren mendean. Edo agian ez. . . - Clown Zorrotza 2024: egitaraua (pdf)

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento