UPV/EHUren Uda Ikastaroak 2024: "Itzulpengintza eta teknologia: aurrera eskuz esku, aurrera aurrez aurre"

UPV/EHUren Uda Ikastaroak 2024: "Itzulpengintza eta teknologia: aurrera eskuz esku, aurrera aurrez aurre"

Datos del evento

Organizado por

www.uik.eus

Cuando

Del 17/07/2024 al 18/07/2024

Aurrez aurre eta online zuzenean. Ikastaroa euskaraz eta gaztelaniaz izango da. Itzulpen-zerbitzua jarriko da euskaraz egiten diren hitzaldietarako. Tailerra gaztelaniaz egingo da. AzalpenaAdimen artifiziala boladan dago, eta horrek egungo bizitzako hainbat eremutan du eragina, besteak beste, gizartean eta merkatuan. Gizartean ematen ari den eraldaketak inpaktu zuzena du merkatuan eta kontsumitzeko ditugun moldeetan; eraldaketa horrek eragin zuzena izan du itzulpengintzako sektorean. Teknologia berrienek itzulpengintzako sektorean izaten ari diren eragina aztertuko da Uda Ikastaroan, bai gizartearen eraldaketaren ikuspuntutik (itzulpengintzako sektoreari buruzko pertzepzioa zein den gizartean), bai adimen artifizialeko azken sistemek sektorean bertan, zerbitzu emateko moduan eta ikerketak garatzeko moduan, izan duen aldaketatik. Uztailaren 17ko tailerrera joateko aldez aurretik izena eman behar da. HelburuakHizkuntza eta teknologia uztartzen dituzten ikerketa-proiektuen berri edukitzea, batez ere, hizkuntza eta hizkuntzaren kalitatea ardatz dituzten proiektuena. Sektore bereko errealitate ezberdinen ikuspuntuetatik ikastea. Sektoreari eragiten dioten eragile ezberdinen egoera ezagutzea. Sektoretik kanpo hizkuntza-teknologiek dituzten eraginei buruz hausnartzea. Jarduera nori zuzendutaUnibertsitateko ikaslea
Irakasleak
Profesionalak
Itzulpenintza-sektoreko profesionalak (enpresak eta autonomoak)- Informazio gehiago

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento