Jazzaldia 2024: Shinova

Jazzaldia 2024: Shinova

Datos del evento

Organizado por

jazzaldia.eus

Donde

Keler Gunea

Cuando

25/07/2024

Donostiako Jazzaldia 2024 jaialdiaren egitarauaren barne. Gabriel de La Rosa (ahotsa), Ander Cabello (baxua), Erlantz Prieto (gitarra, koruak), Daniel del Valle (gitarra, teklatuak), Joshua Froufe (bateria, koruak)2008an Berrizen (Bizkaia) sortutako indie/rock taldea da Shinova. Hurrengo urtean Latidos (2009) lehen diskoa kaleratu eta harrezkero 7 disko argitaratu ditu Gabriel de la Rosak eta Ander Cabellok sortutako taldeak. Urte hauetan guztietan Shinova bere estiloa jorratzen aritu da, bere soinua hobetzen eta emanak dituen hainbat kontzerturen ondoren bere lekua aurkitzen. Abestietako letrak, haiei leial iraunez, erromantikoak dira nagusiki, eta motibatzaileak, baikorrak eta kementsuak askotan. Diskoak kaleratu, kontzertuak eman eta jaialdietan aritu ahala, gero eta jarraitzaile gehiago erakarri ditu talde bizkaitarrak, baita gero eta arrakasta handiagoa lortu ere. Hala, horrek guztiak kokatu du Shinova talde ezagunenen artean Espainiako indie panoraman. Oraingoan azken diskoa aurkeztuko dute, El Presente (2024), abesti ahalmentsuz eta melodikoz beteriko diskoa, indarra darion soinu biribila tartean. Agertokian beti dena ematen duen boskote hau ikusteko eta entzuteko aukera paregabea; beren zuzeneko bikaina eskaintzeko eta publiko guztia beren energia kutsakorrarekin biltzeko prest datorrena.

Comentarios

Tentu usa cookies para ofrecerte la mejor experiencia

Básicas

Analíticas de usuario y rendimiento