Aldarria eta dantza batuta, zuengatik, nigatik, guztiengatik
Martxoaren 8rako herritar talde batek osatutako dantza duzue honako hau, Izar ahizpek izena hartu duen dantza eta aldarri gunea izan dena, ahalduntzea eta ahizpatasuna oinarri hartuta. Entsegua, buruhausteak eta gogoa dago lan honen atzean, eta eskerrak eman nahi dizkiegu bideoaren osaketan era batera edo bestera parte hartu duten guztiei, bereziki koreografia osatu duen Lierni Varelari eta bideoa grabatu duen Nora Alberdiri. Emakumeak anitzak gara, eta horrek borroka aberasten duen ziurtasuna daukagu; sormena eta imajinazioa bidelagun ditugu emakumeok.
Comentarios
Inicia sesión para poder comentar.